kalimah.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

zetak – zeinen ederra izango den كلمات اغاني

Loading...

zeinen ederra izango den
eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
muxu bat larrunen
garagardo bat zerura eroritakoen omenez

herri txikietako festetan
esnatuko bagina bihar
dantzatuko genuke plazetan
sekula_santan ez bezala

eta kantu bakoitzean
utziko genuke eztarria
azkenengoa bailitzan
edota denetan lehenengoa

gu zorionekoak
gordetako ametsen kutxa irekiak

zeinen ederra izango den
eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
muxu bat larrunen
garagardo bat zerura eroritakoen omenez

ilobak amona ezagutzean
haritz bat jaioko da urbasan
urteekin ohartuko gara
betirako biziko zela

lagun minekin ilunabarra
eternala bihurtuko da
xuxurlatuko digu ilargiak
oraindik denok ez gaudela

gu zorionekoak
gordetako ametsen kutxa irekiak

zeinen ederra izango den
eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
muxu bat larrunen
garagardo bat zerura eroritakoen omenez

ze ederra izango den
eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
muxu bat larrunen
garagardo bat zerura eroritakoen omenez

كلمات أغنية عشوائية

اهم الاغاني لهذا الاسبوع

Loading...