mikel urdangarin – bazkalosteko kafea كلمات اغاني
esperantzarik gabeko zenbait
debekatuak dezente
mila galduak eta hainbeste
gau bakarreko aterpe
askok laugarren begiradatik
betirako dirudite
bazkalosteko kafeak bezain
usai goxoa daukate
nik zurekiko dudana ere
halakoa litzateke
nire bizitza laburra baina
zein dezberdina izan den
zu ezagutu aurretik eta
zuk musu eman ondoren
zure iparrak noraezaren
lekukoa hartu zuen
ta denboraren oneritziak
erakusten du ondoren
nire bihotza zure neurrira
nola egina dagoen
zurekin nahi dut maxian barna
karroa zoro eroan
baita erantzi nahi dizkizudan
prakak erostera joan
bertan zaudela sent-tu nahi dut
ohera sartzerakoan
lotsaren mugak lehertuarazi
ta gehiago delakoan
erloju hotsak esnatu eta
zu izatea alboan
momentu batez nire bertsoak
ametsetara bidaliz
zure usaiak atzeman ditut
zoriona jo dut begiz
hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz
كلمات أغنية عشوائية
- ricky warwick › ricky warwick – the arms of belfast town كلمات اغاني
- andrea turk › andrea turk – pressure كلمات اغاني
- coal cash › coal cash – b’artagnan (art of war) كلمات اغاني
- vasya vasechkina › vasya vasechkina – улетай (fly away) كلمات اغاني
- guardin › guardin – nothing كلمات اغاني
- le sinner › le sinner – no warning كلمات اغاني
- hugo race fatalists › hugo race fatalists – 24 hours to nowhere كلمات اغاني
- takoma smith › takoma smith – heart of disquiet كلمات اغاني
- hak7m faraji › hak7m faraji. – seattle freeze. كلمات اغاني
- afterglow › afterglow – shooting stars كلمات اغاني