kalimah.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

bulego – bagoaz كلمات اغاني

Loading...

askotan urdin urdina
eta gu laino berrien bila itsututa
askotan larrosa finak
eta gu arantza zorrotzekin izututa

eta nola azaldu azkenean
itsasoaren begietan
gure malkoak sendabide direla
eta nola azaldu azkenean
labirinto honen erdian
kontrola galtzean hasten da onena

ze gu bagoaz, bagoaz
ur tantak bezala
bagoaz, bagoaz
itsasora
ze gu bagoaz, bagoaz
ur tantak bezala
bagoaz, bagoaz
itsasora

denbora gelditu nahian nenbilen
gelditu behar zuena ni nintzela ohartu gabe
zurekin pentsatzen pasatzen dut
minutu bakoitzaren bi heren gutxienez
eta nola azaldu azkenеan
itsasoaren begietan
gurе malkoak sendabide direla
eta nola azaldu azkenean
labirinto honen erdian
kontrola galtzean hasten da onena

ze gu bagoaz, bagoaz
ur tantak bezala
bagoaz, bagoaz
itsasora
ze gu bagoaz bagoaz
ur tantak bezala
bagoaz bagoaz
itsasora

ni ere oroitzen naiz
elkarrekin egindako guztiaz
bizitako momentu bakoitzaz
(bizitako momentu bakoitzaz)

ni ere oroitzen naiz
elkarrekin egindako guztiaz
bizitako momentu bakoitzaz
(bizitako momentu bakoitzaz
bizitako momentu bakoitzaz)
ze gu bagoaz, bagoaz
ur tantak bezala
bagoaz, bagoaz
itsasora
ze gu bagoaz, bagoaz
ur tantak bezala
bagoaz, bagoaz
itsasora

كلمات أغنية عشوائية

اهم الاغاني لهذا الاسبوع

Loading...