
zilibito records - intro كلمات أغنية
aspaldi_aspaldi, arkale inguruko herri xume batean, errementari bat bizi zen. maltzurra omen zen, ankerra, zerura sartzeko giltza aspaldian galdua duten horietakoa. herritarrek ezaguna zuten haren krudeltasuna eta, hala, urte luzeak zeramatzan kondaira ilunenen protagonista izaten. batzuek zioten, gau beltzenetan, errementariaren atzaparren artean noizbait eroritakoen mamuen soinuak entzun zitezkeela basoko zuhaitzen artean. beste batzuek, ordea, hots ikaragarri haiek deabruen doinuak zirela zioten, errementari gaiztoaren bila. eta ez zebiltzan hain nahasirik…
gaztainadian barrena, mailuak burdin goriaren kontra sortzen zuen garrasi lehorrak gidaturik, zart izeneko deabrua zebilen. infernutik bidali zuten, errementariaren arima ustela, nola edo hala, zegokion lekura eraman zezan. noizbait topatu zuen sutegi zaharra deabruak, zuhaitz mardul eta sasi zorrotzen artean ezkutatuta. hotsik egin gabe hurbildu zen zart errementaria zegoen zokora. lanean ari zen, hauspoari eraginez, txingarrak astinduz, sutan burdina gorituz…
كلمات أغنية عشوائية
- dean martin - me 'n you 'n the moon كلمات أغنية
- delgados - down we go كلمات أغنية
- dean martin - besame mucho كلمات أغنية
- delgados - if you believe in me كلمات أغنية
- dean martin - bet-i-cha كلمات أغنية
- delgados - get ready for love كلمات أغنية
- dean martin - i'd cry like a baby كلمات أغنية
- delgados - pretty flamingo كلمات أغنية
- dean martin - if كلمات أغنية
- delgados - mind over matter كلمات أغنية