pantxoa eta peio - galerianoaren kantua كلمات الأغنية
kantatzera nihazu alegera gabe
ez baitut probetxurik trixkaturik ere;
nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe
sekulazko galereak enetako dire…
mila zortzi ehun ta hamabortzgarena
ni hazparnen preso hartu nindutena
pluma gaineko premu orok dakitena
galeretan higatu beharko naizena…
ala, zorigaitzeko premu izaitea!
harek eman baiteraut betikotz kaltea;
aitari galde eginik sortzeko partea
galerеtan eman nau, hauxe duk dotea!
enе aita da gizon kontsideratua
semia galeretan du segurtatua;
nun_nahi otoitzean, belaunikatua
saindu iduri, debru madarikatua!
ene lehen ikusia, kadet bordaxuri
f_gore bat banuke galdatzeko zuri:
ongi adreza zaite ene arrebari
ene saltzeko zonbat ukan duen sari?
aita aitzinean ta arreba ondoko
osaba burjes hori diru fornitzeko
ez ordian enetzat bost sei liberako
galeretan bederen leher egiteko!
elizan sartzen dire debozionerekin;
iduriz badoatzila saindu guziekin;
beren liburu eta arrosarioekin
deabruak pesta onik einen du herekin
zortzigarren bertsua anaiarendako:
kontseilu bar banikek hiri emaiteko!
untsa goberna hadi, etzauk dolutuko
ni baitan etsenplua errex duk hartzeko
zuri mintzo nitzaizu, oi, aita zilarra!
ardura dutalarik begiau nigarra;
zure eta ene arraza bordaxuritarra
galeretan naizeno ni bainiz bakarra
kantu hauk eman ditut paube_ko hirian
burdinez kargaturik, oi! presondegian;
bai eta kopiatu denbora berian
orok kanta ditzaten hazparne herrian
hok eman izan ditut, ez xangrinatzeko;
ahide, adixkidek, kuraie hartzeko
eta partikulazki, aita, zuretako
kantu hok aditzean, semiaz oroitzeko
كلمات أغنية عشوائية
- pipo004 - freestyle 049 كلمات الأغنية
- astelony - tvoje hoe كلمات الأغنية
- kynzai - споки ноки كلمات الأغنية
- obdaedae - jammin كلمات الأغنية
- mehnersmoos - hurensohn كلمات الأغنية
- poppidizzy - 10 pm flow كلمات الأغنية
- saint rose - homicide كلمات الأغنية
- sebastián vélez - te conocí كلمات الأغنية
- northern lite - leave كلمات الأغنية
- the covasettes - big dreamer كلمات الأغنية