
olatz salvador - gelditu hor كلمات أغنية
[letra de “gelditu hor”]
[verso 1: olatz salvador]
zatoz bihurtzera lo ezinak nagi
mamuak izara ta hitzak haragi
tori zilbor laurden bat ia hilgoran
arrakala bat egin nahian denboran
barne zingira haran baso ordeka
jolastu nahi al duzu gorde_gordeka?
bi betazal akizu, desegonkor
[estribillo: olatz salvador]
min ematen badizu, ez egon hor
ez egon hor
[verso 2: idoia]
zatoz gotorleku bat dut bizkarrean
doan da munduaren kontrakarrean
imaginatu zaitut arnas_kantuka
nire gorputz gain ean erdi katuka
haztamuka jarraitu dut hatzaparka
inoiz baino ederrago zaude dardarka
gaur tristura darizu, desegonkor
[estribillo: idoia]
min ematen badizu, ez egon hor
ez egon hor
[verso 3: olatz salvador & idoia]
zatoz utzi egunari gaua orbaintzen
ez dakit ziur lehen den edo orain zen
iluna hain laiotza izango zenik
hеldu banizu eta heldu bazenit
hеldu banizu eta heldu bazenit
beti horren zauri zu, desegonkor
on egiten badizu, gelditu hor
gelditu hor
كلمات أغنية عشوائية
- pinkish blu - coupon كلمات أغنية
- yamila - sorry كلمات أغنية
- the crane wives - i ain't done كلمات أغنية
- chernoburkv - монохром (monohrom) كلمات أغنية
- héctor lavoe - aléjate كلمات أغنية
- jimmy ruffin - hold on to my love (robbie leslie extended mix) كلمات أغنية
- jean-michel caradec - à mardi, on s'est pas vu كلمات أغنية
- siberia - piangere كلمات أغنية
- jack allpike - expression كلمات أغنية
- pērkons - latviskā virtuve كلمات أغنية