
olaia inziarte - astelehenetan كلمات أغنية
mendilerro bat zulatua harrobi batekin
makroproiektu baten amuan gezurra zintzilik
neskatzat duten mutiko bat lotsatua disforiagatik
basorik handiena suak hartua eta denak ixilik
hartu nahi al duzu zerbait nirekin lana eta gero
munduaz eta gutaz solasteko? beharra badago…
badakidan arren astelehenetan bizitzeko gogoa izatea iraultzailea dela
ulertuko dut bakarrik egon nahi baduzu
apustu bat da itsasoa edozein espezierentzat
lau euro kobratzen du ordua, eta ezin erosi sendagaiak
behar bereziak dituen alabarentzat
hartu nahi al duzu zerbait nirekin lana eta gero
munduaz eta gutaz solasteko? beharra badago…
badakidan arren astelehenetan bizitzeko gogoa izatea iraultzailea dela
ulertuko dut bakarrik egon nahi baduzu
nik ere hala nahi izaten dut
lo egin nahi baduzu gauetan ezin duzulako
hurrengo kafean solastuko dugu
idatzi iezadazu
كلمات أغنية عشوائية
- faya808 - sa cuisine كلمات أغنية
- knowledgeaustin - real (do i keeps it) كلمات أغنية
- deemz - showgirls كلمات أغنية
- rabbii - sadness كلمات أغنية
- efek rumah kaca - sebelah mata كلمات أغنية
- vagabond maurice - a garden at the end of the world, too كلمات أغنية
- mc don juan - então joga كلمات أغنية
- michał wojtek - rapterapeuta (raptherapy) كلمات أغنية
- lightnin' rod - sentenced to the chair كلمات أغنية
- omenxiii - i feel the same way كلمات أغنية