ødei (euskal herria) - ondoan كلمات الأغنية
hasten naiz kantari eta hariz hari
ikusten ditut hitzak harilkatzen ari
nagi nintzen garaietan nik ere haietan gerizpe bat izan dut opari
nik odola ez dut beti garbi
baina hola ikusten dut argi
badakigu biok
zerbait zor badut, zor diot bizitza eman didanari
eta nik nerez urteen nekez
barneko xedez besteen legeez
hain modu trebez ene interesez
nik egin dut ihes
dena aldrebes dakusadanez
badakit berez ez dela errex
gorroto nautenek ez naute ezagutzen
maite nauzuenek ere ez
hautsak, gauzak harrotzen ditu barne iraultzak
pausak beharrezkoak dira ukitzen bazaitu kausak
lanabesak ta babesa eman dizkit doluaren artisautzak
ororen kronologia hori da: egurra sua ta errautsak
hezi naute eta hazi naiz ta badut zer ikasi
gezi bat, bi mazel gazi, hesi bat, ta nundik hasi
bildu dut hau gainditzeko aina—hau da biziaren metafora
salto egitera noa baina ez dakit behera edo gora
batzutan ez dakit zer dudan gogoan
best__tan ez dakit nor dudan ondoan
ta nola jakin nor dudan begira?
batzuk ez dira hil eta joan dira
besteak hil dira baina ez dira joan
batzutan ez dakit zer dudan gogoan
best__tan ez dakit nor dudan ondoan
ta nola jakin nor dudan begira?
batzuk ez dira hil eta joan dira
besteak hil dira baina ez dira joan
…baina ez dira joan…
noizbait eman dut nik pena
ez naiz lehen nintzena nonbait
nornahik sartu dit eztena
batzutan ez dena baita norbait
nor naiz galdetuz aurrena
erantzun zuzena zor zait
errazu nor zaren berdin zait izena
torizu barrena kanpoan ez dut nehor zai
barna askatzeko uzten dut aztarna
alarma pizten dute baina pikutara hoien big pharma
hamarna pikura baino nahiago testu baten xarma
ez naiz joan ospitaleraino musika baitut sendatzeko arma
ikusirik nola dabiltzan epaitzen
ene esku da nola ikus nahi naizen
hankek ez badute bidea jarraitzen
nahiago dut hasi zeruan sustraitzen
ama galduz aita joan zen
bista blaitzen hasi baitzen
biziaren mailuak jo nau
baina saiatzen naiz ez epaitzen
dena ez da borobila
marrazoak datoz odol bila
arazoak izan ditut pila
hara soak luzatzen nabila
ai gaixoak ez naiz hain abila
ain gaiztoak ez zarete mila
baina aiztoak zauritzen banau ni garbitu nadila
batzutan ez dakit zer dudan gogoan
best__tan ez dakit nor dudan ondoan
ta nola jakin nor dudan begira?
batzuk ez dira hil eta joan dira
besteak hil dira baina ez dira joan
batzutan ez dakit zer dudan gogoan
best__tan ez dakit nor dudan ondoan
ta nola jakin nor dudan begira?
batzuk ez dira hil eta joan dira
besteak hil dira baina ez dira joan
…baina ez dira joan…
ez dira joan…
…baina ez dira joan…
besteak hil dira baina ez dira joan
…baina ez dira joan…
ez dira joan…
ta nola jakin nor dudan begira?
batzuk ez dira hil eta joan dira
besteak hil dira baina ez dira joan
كلمات أغنية عشوائية
- julien doré - sublime & silence كلمات الأغنية
- #geekcypher - lil paco aka lil juan كلمات الأغنية
- el sica, bryant myers & lil santana - noche pa chingar كلمات الأغنية
- various artists - i wanna be just like you كلمات الأغنية
- kayna samet - besoin de renaître كلمات الأغنية
- trellion - wasted in stasis كلمات الأغنية
- simpson ahuevo - fiebre كلمات الأغنية
- themselves - back2burn (feat. pedestrian) كلمات الأغنية
- twelve foot ninja - point of you كلمات الأغنية
- mugenn - purple bvnk كلمات الأغنية