ødei (euskal herria) - ni ta bera كلمات الأغنية
ni, ni eta bera
bera eta ni
ni ta nere kerak
kerak eta ni
ni eta nere erak
beste egun bat topera
noiz joko du hobera
gauez ohera sartu ta lokartzea hobe da
ikusiz egoera, ez dakit zuk
mirailan bi ikusten ditut bestea nor ote da?
ez dudala hartzen arriskurik?
bai zera!
aitzera heldu naiz ene kontrako txisturik…
ilunpetan idazten dut hontan sinisturik, gainera
argia pizturik lo egiten dut, zeba?
listurik ez dut gastatzen
gainbehera egitean gau bat osatzen
dute goiz bik jakin nahi nuke noiztik begiratzen
nauten goitik behera…
hemendik goiti, nik hautatzen dut soilik manera
erantzun bat izate aldera
asmatzen dut galdera
haizea alde da, ai ze aldera
joan behar dut ene burua zaintzera?
bakoitzak bere urratsa, ez gira jin lokatza apaintzera!
zer ibilera bileraz_bilera, euroa, libera…
libera gaitezke
luzaten doa pôle emploi_ko ilera
sentitzen naiz minbera:
gaur bera ez da ni baina agian bihar naiz ni bera
ez al da akabera?
kamera artean karrera
ikusten dut nork gehiago bete kartera…
ados, kalera zatoz ondoko kafera
biak partekatzen ditut: mahaina ta baxera
ta prest dut lehen platera:
zenbat aurreikuspen
ez dut hozten uzten aurreikusten dut plazera
arkatza ta papera ia nere parte da
dena batera atera nahi nuke, zatoz lerro artera!
sartu nahi nuke barnera
berriz hamaika barrera
behin igarota sarrera
zein da zai dudan harrera?
borondatea ta jarrera
hartu, sakelean sartu, oldartu ta aurrera
euskalduntasunaz entzun dut dut aski ta sobera
ez dakit konprenitzen den ene kolera…
ahaidetasuna ez dut laburbiltzen odolera:
familia bat dut ta denek ez dugu odol bera
begiak legera erdera lege da…
ahazten diren hiru lurralde ez daude alegera…
galerak eraman nau burua galtzera
batzuen antzera ez nator fikzioa saltzera
joan zaizkit zenbait oren
gorenetan goren sentitzen nintzen
eta horren ondoren amildu naiz behera
hola naiz ni, usu gaitz bi heldu zaizkit eta gaizki jaikitzeko txikitatik nahikoa dut bat bera
hasten den oro doa bukatzera…
anitz heldu zaizkit ene lana ukatzera
ados, kritika egin duzu polita
ezarri beat_a, tita, ea bitan nork egiten dun atzera!
ni, ni eta bera
bera eta ni
ni ta nere kerak
kerak eta ni
ni eta nere erak, aukerak…
ni, ni eta bera
bera eta ni
ni ta nere kerak
kerak eta ni
ni eta nere erak, aukerak…
كلمات أغنية عشوائية
- vincenzo bellini - l'allegro marinaro كلمات الأغنية
- lazzy2wice - western كلمات الأغنية
- kotiquiz - мороз (freezing) كلمات الأغنية
- sartaqari - winner | برنده | barandeh كلمات الأغنية
- beastmode warriors - dead like me كلمات الأغنية
- sevinc ağaşirinova - kəşf elə كلمات الأغنية
- lxuzin - penso demais كلمات الأغنية
- kelvyn colt - enormous كلمات الأغنية
- lil diaq - self sabotage كلمات الأغنية
- klebão - no parque كلمات الأغنية