
burutik - datozen etsipenak كلمات أغنية
(“datozen etsipenak” abestiaren letra)
zalantzan dut kanta honen oihu ozenena
han goraino iritsiko ote zaizun
badakit zure neurria galdu zenuela
oinak zoruan bertan ezin mantenduz
ez nago hilda, baina ez naukazu bizirik
nire galera bera galdu zenuen
hilerri hontan miztoek abesten dute soilik
berez hildakoa zu ez ote zaren
eskua eman genizun
ta zuk maukatik heldu
baina zure sakelak zulo bat du
astinduen atzean
heldu da kenopsiak
uzten duеn bake gazia
ez dakizu zein diren baina ondu dituzu datozеn etsipenak
has zaitezke indargetzen zorigaitz txikekin hondamendi haundiena
ez duzu inoiz aurkituko gida liburuetan
larrosa bati muxu ematekotan
bistaz galdu eta berriz bilatzeko bidean
arantza ekarri dezakezula bueltan
arantzak kendu baina bizi berri bat eman
hala omen da kanta zaharren esanetan
libre izateko jaioa den izar kaskarrak
libreki aukeratu du nola preso izan
eskua eman genizun
ta zuk maukatik heldu
baina zure sakelak zulo bat du
astinduen atzean
heldu da kenopsiak
uzten duen bake gazia
ez dakizu zein diren baina ondu dituzu datozen etsipenak
has zaitezke indargetzen zorigaitz txikekin hondamendi haundiena
(gaur banatzen duzun pake berak)
(jo ta bertan hilko zaitu bihar)
كلمات أغنية عشوائية
- agrupamento musical "os tais" - espelho كلمات أغنية
- marrow (rock) - haunt كلمات أغنية
- rail wilbers - don’t wanna be here كلمات أغنية
- flamestyle & skywint - взломан (голограмма) كلمات أغنية
- aiai (아이아이) (kor) - supernatural cover كلمات أغنية
- kyma (fra) - itinéraire clandestin كلمات أغنية
- jaxsn_sa - walk out كلمات أغنية
- dody6 - the plug كلمات أغنية
- to obey a tyrant - frigore inferni كلمات أغنية
- travon jackson - underwater كلمات أغنية