kalimah.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

benito lertxundi – itsasoari begira كلمات اغاني

Loading...

itsasoari begira egindako gogoeta batzuk dira
hurrengo bertsoak:

zazpi mendeko gauean gaude
gure loreetan sasi
irrintzi, oihu, ele ta ulu
marmario ta garrasi
haize enbata, brisa galerna
gaur garbi, bihar nahasi
xake taularen zuri beltzean
arrats gozo, egun gazi
ai itsasorik ez bageneuka
zeri so negarrez hasi?

gure zuhaitza landatu dugu
amildegi muturrean
adarrak daude ertzetik haruntz
sustraiak, berriz, lurrean
bihotz-hesteak estu helduaz
esku baten ahurrean
bertso berriak jartzera noa
bere indar laburrean
nola malko bat isuritzen den
itsasoaren aurrean

nola haizeak, ur azalean
eguzkiaren irteeran
nola kaioak, zorabioak
itsas enbata bezperan
pentsatzen nago gu ere berdin
ibiltzen ez ote geran
susmoa daukat gure
patua itsasoa ez dan?
libre ta zabal dugu aurrean
baina ezin dugu edan

heldu herria sustraietatik
tira eta gora jaso
jarri kantauri aurrean eta
mantendu zutik hari so
ispilu hortan ikus gaitezen
herriz-herri, auzoz-auzo
zauriak gatzez itxi ditzagun
malkoak urez eraso
sano ta libre, irla txiki bat
salbatuko gara akaso

azken arnasa eman nahi nuke
eguna hiltzen ari da
azken arnasa eman nahi nuke
bertsoak entzuten dira
azken arnasa eman nahi nuke
kantari nator herrira
azken arnasa ematen dugu
eguzkitik eguzkira
azken arnasa eman nahi nuke
itsasoari begira

azken arnasa eman nahi nuke
eguna hiltzen ari da
azken arnasa eman nahi nuke
bertsoak entzuten dira
azken arnasa eman nahi nuke
kantari nator herrira
azken arnasa ematen dugu
eguzkitik eguzkira
azken arnasa eman nahi nuke
itsasoari begira

كلمات أغنية عشوائية

اهم الاغاني لهذا الاسبوع

Loading...