benito lertxundi - gaua eta ni كلمات الأغنية
zu bezelakoa naiz, oi gaua;
iluna eta biluzia. ene ametsen garretan
dagoen bidean barna noa eta ene
oinak lurra ukitu orotan egundoko
aritza sortzen da
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
ondarrean egin atza neunzera
oraindik ere atza begiratzen bait duzu
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
ixilla eta sakona. eta ene bakardadearen
bihotzean ba da erditzen ari den
jainkosa bat, eta bertan zerua eta
infernua bat egiten dira
ez zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere oinazeak ikaratzen bait zaitu
eta osinaren dei_kantak izitzen
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
basa eta ikaragarria; ene belarriak
menperatu herrien garraxiz eta ahaztu
lurren asperenez beterik bait daude
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure ni ttipia laguntzat
daukazu eta ez duzu zure ni haundiaren
adiskide izatea lortzen
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
bihotz_gogorra eta beldurgarria;
ene bularra garretan dauden
itsasontziek argitua bait dago
eta ene ezpainak hildako gudarien odolez bustiak
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure bizki_arimaren
grinak dauzkatzu eta ez zara
bihunu zuhaurren lege bakarra
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
gatz eta piper ene itzalaren babesean
lo dagoen hura ardo birjinaz mozkortua
bait dago orain, eta jarraitzen didan
emak_meak bekatu egiten du alaiki
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
zure arima zazpi toleseko oihaletan inguratua
bait dago eta ez deramazu bihotza eskuetan
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
jasale eta grinatsua, ene bularrean
zimeldu musuzko hil_atorretan
ameka maitale hil bait daude obiratuak
كلمات أغنية عشوائية
- taha ghula - clout كلمات الأغنية
- bully boys - thought control كلمات الأغنية
- banoffee - got it كلمات الأغنية
- rita tekeyan - september sun كلمات الأغنية
- georgia carter - u cheat كلمات الأغنية
- tali goya - global كلمات الأغنية
- middle clash - bruce banner كلمات الأغنية
- loktavious - mo money كلمات الأغنية
- young fake - my decision كلمات الأغنية
- lutheck - drogue monsieur كلمات الأغنية